Itxaro Borda

Zukman tasa

2025eko urriaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badirudi jendearen marruma areagotzen ari dela, politikari populistek akuilaturik, egia erran, herrialdeetako aurrekontuetan gure arteko aberatsenak finkiago zergatzeko moduan. Jakina da, Frantzia mailan bederen, presio fiskala azkartu dela klase ertainaren eta herrikoiaren bizkar, eta jendarteko ehuneko 1 tinkaldi horietatik salbatzen dela. Arnaud miliardunaren fortuna, adibidez, aise biderkatu da Macron boterera helduz geroztik. Egoera hau salatzen dutenak, ni bezala, jeloskor ondoak direla errepikatzen dabiltza miliardunen telebista aurkezleak.

Gabriel Zukman ekonomistak aberats okitu horiek tasatzea proposatzen du eta tasa hori Lecornuren kontuetan sartzea. Baina lehen ministroak ezezkoa eman dio, borobila. Tasa gaztigatzaile baten aurka nago ni ere, baina ongi liteke herritar sosdun hauek zergak beren baliabideen arabera ordaintzen balituzte, eskolak, eri eta xahar etxeak, kultura eta jendarteko beste premia gorriak diruztatzeko gisa. Baina badakigu matematikoki hobe dela hamar mila pobre zergatzea, ezen ez eta hamar aberats kume... emankorragoa delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.