martxelo otamendi

Argindarra, ur azpiko borroka

2025eko maiatzaren 1a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Astelehenean bizi genuen argindarraren horniketaren zuloak azalera atera du Espainian dagoen borroka bizia. Batzuetan lurrazalera agertu eta beste batzuetan lurrazpian ezkutatzen den ibaia bezala dabil Espainian energia ereduaren eztabaida.

Espainiako Gobernuak zerga berezi bat ezarri zien Errusiak Ukrainari eraso egin zionean sortu zen krisi energetikoak erregaien salneurrietan eragin zuen gorakadaren ondorioz irabazi bereziak eduki zituzten energia enpresei. Zerutik jausitako irabaziak, fiskalitatean adituak direnen hitzetan. Espainiako Gobernuak zerga berezi horren indarraldia luzatzeko asmoa agertu zuenean, labana hortz tartean zeukatela agertu ziren enpresa horien jabeak, Josu Jon Imaz buruan. Lehen round-a.

Bigarren round-a asteon ikusi dugu. Itzalaldiak ostera piztu du Espainiako Gobernuak eta energia enpresek energia ereduari buruz daukaten borroka; gobernuak berriztagarriak azkartu nahi ditu, eta erregai fosilekin edota nuklearrekin lan egiten dutenek galgatu egin nahi dute prozesua, negozioa eta boterea galduko dituztela ikusita.

Argindarra banatzen duen Red Electrica enpresaren jabetzaren %20 estatuarena da eta beste %80a energia enpresa pribatuena. Enpresa horrek berriztagarrien ugaritasunak sarean sortzen duen ezegonkortasunari egotzi dio itzalaldia, sarearen hauskortasunean eduki dezakeen erantzukizuna uxatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.