martxelo otamendi

Batzordea Gernikako Guggenheimen

2024ko urtarrilaren 24a
05:00
Entzun

Bete egin da, hitzez hitz, arazo batekin zer egin ez dakizunean denbora irabazteko batzorde bat eratzea gomendatzen dizun irizpidea. Normalean, iragarri duzun ideia burutu nahi ez duzunean erabiltzen da estrategia hori.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak jakinarazi dute bi urteko epea eman dietela beren buruei Gernikan ireki nahi zuten Guggenheim museoaren egitasmoarekin zer egin erabakitzeko. Batzorde hori museoa ez egiteko edo egiteko den ez dakigu, baina itxura guztia dauka behinola aho betearekin iragarritako proposamena lurperatzeko asmoarekin eratutakoa dela.

Atzerapena azaltzeko argudioak ez dira oso sendoak: «New Yorkeko Guggenheim museoaren patronatuan aldaketak espero dira... ez dago proiektu zehatzik...». Zertan aritu dira orain arte horrenbeste urtez ez badaukate proiektu zehatzik? Eusko Jaurlaritzak eduki dituen azken bi lehendakariek, Patxi Lopez sozialistak eta Iñigo Urkullu jeltzaleak, ez dute inoiz trinkotasunez babestu Gernikan Guggenheim zabaltzea.

Gernikako proiektu horrekin inbertitutako lanaren erdiarekin Picassoren Gernika aspaldi egongo zen Gernikan.

Zer dela eta, ustekabean, gogoetarako tarte hori? Hurren dauden Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak?

Jelkideen marka urratzen duen beste erabaki bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.