martxelo otamendi

Espetxeak hustu

2025eko urtarrilaren 10a
05:00
Entzun

Urte askoan aurrerapen nabarmenik egin gabe, dezente hobetu da azken bi urteotan Espainiako espetxe erakundeen esku zeuden euskal preso politikoen egoera, hala nahi izan duten guztiak Hego Euskal Herriko lau espetxeetan daudelako zigorra betetzen. Horietako parte garrantzitsu batek —espetxeetako balorazio batzordeen aldeko txostenetan oinarrituta hartutako erabakien ondorioz— espetxealdia eramangarriagoa egiten dieten hainbat onura dauzka zigorra betetzeko orduan. Baina, komeni da gogoratzea, batzuek zein besteek preso izaten segitzen dute. Ez ditzagun ahaztu Frantziako espetxeetan dauden euskal preso politikoak.

Orain presoak leloak zabalkunde handia hartu zuen 2018ko maiatzean ETAk bere burua behin betiko desegin zuenean, adierazi nahian konponbideak, osoa izatekotan, presorik gabekoa izan beharko zuela, eta bide horretan urrats sendoak egin beharra zegoela: espetxe legedia aldatzea, presoak Hego Euskal Herriko espetxeetara ekartzea, eta, arrazoizko epe batean, preso guztiak erabat kaleratzea.

Behin betiko leloarekin egingo du bihar arratsaldean Sarek urtarrilean urtero Bilbon egiten duen manifestazio jendetsua. Ez da ezer amaitu euskal preso politikoak Hego Euskal Herriko espetxeetan daudelako: indarra egiten segitu beharra dago preso guztiak kalean egon arte. 

Urte asko igaro dira ETA bukatu zenetik, asko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.