martxelo otamendi

UPN, EH Bilduren mesedetan?

2023ko abenduaren 15a
05:00
Entzun

Espero zitekeen UPNk oso gaizki hartzea Cristina Ibarrola alkatetzatik ateratzea, are gehiago operazioaren egile nagusietako bat PSN bazen. Espero zitekeen erantzunaren potentziometroa goraino eramatea audio mahaian, eta oihartzun handiko hitzak erabiltzea. Iruñeko Udala da, zen, UPNk gaizkiaren koalizioaren politiken aurka zeukan gotorleku bakarra. Nafarroako Parlamentuan, gutxiengoan egonda, ezin zion oposizio eraginkorrik egin, eta Iruñeko Udaletik saiatuko zen, ahal zuen neurrian, parlamentuan hartutako erabaki batzuk neutralizatzen. Asko galdu du, beraz.

Alderdiko buru Javier Esparzak herenegun aurreratu zuen legez, erabaki badute erabat haustea PSNrekin zeukaten harreman politikoa, ikusi egin beharko da noraino iritsiko den haustura hori. Iruñean egin zuen bezala, Nafarroako hainbat herritan —Lizarra, Eguesibar, Barañain— erraztu egin zizkioten sozialistek alkatetzak UPNri.

Erantzun gogorra iragarri du UPNk, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziotik aterako ditu bere esku dauden udalak, eta manifestazioa egingo du igandean Iruñean. Ondo neurtu beharko du UPNk PSNren aurkako jarrera, segun zer egiten duen oso zaila izango dute sozialistek hiru udal horietan UPNren alkatetzei eustea. «Zaborra» deitu zien atzo Esparzak sozialistei.

EH Bilduren mesedetan litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.