Iban Zaldua.

Gure islamofobian, alegia

2025eko abuztuaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Imajinatzen dut Aburto alkateari Jumilla urrun dagoela irudituko zaiola, Espainiako hegoalde sakonean, baina ez dakit: Hernani Torre-Pachecotik uste baino hurbilago ez zegoen ba? Neu ere Gasteizen entzunda nago jendea kexaka bertako musulmanei ematen zaizkien «erraztasunez», Bildotsaren jaia edo Ramadan amaierako ospakizunak direla-eta.

Alde horretatik ariketa ona iruditzen zait, ultraeskuinaren eskutik musulmanei udal instalazioen erabilera halakoetarako mugatu zaien honetan, Jumillako web-orrian ageri diren (eta udalak antolatu edo laguntzen dituen) festen errepasoa egitea: Eguberri eta Erregeen Egunekoak, Inauteriak, Salzilloren Kristo Estekatuaren Jaitsiera, Aste Santukoak («Primera y principal fiesta de las que se celebran en Jumilla»), Jasokundeko Andre Mariaren Omenezko Feria, Mahats-Bilketaren Festak (zeinetan lehen muztioaren eskaintza Mahatsen Haurrari egiten baitzaio), Jumilla Hiria Folklore Jaialdi Nazionala (horretan, «igande goizean, Eukaristia egiten da Santiagoko Parrokia Nagusian, talde guztien parte hartzearekin»).

Guzti-guztiek dute loturaren bat, hori kasualitatea, Eliza Katolikoarekin eta bere errituekin.

Festa batek ixten du zerrenda, orain arte aipatu ez dudana: Mairu eta Kristauen arteko borrokena, Jumillan 1615etik ospatzen bide dena (moriskoak Espainiatik kanporatu eta berehala: beste kasualitate bat).

Eta akaso horretan laburbiltzen da, sinbolikoki eta ez horren sinbolikoki, arazoaren muina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.