Bogota eta Medellin ezagutu ostean, ordurako Santa Martako zonara hegaldia hartu genuen Pereiratik. Kafearen ardatzean genbiltzan, Salenton ostatua hartuta. Kolore biziko kaleetan barrena galdu ginen, bai eta Willy-etan Cocorako bailarara igo, mendi txangoan munduko palmondo altuenak ikusteko. Kafe-finka batean, sombrero vueltiao-a jantzi eta kafe ale gorrienak biltzeko saskia ere, gerrian lotu genuen.
Filandian, jatorrizko etxe ikusgarriagoak ikusi genituen are eta erritmo lasaiagoan, behatoki baten talde bat gidatzen ari zen lagun pereirar bat ezagutu genuenenean. Hizkuntza sorta luze bat menperatzen zuela esan zigun eta, euskararen kasuan, baita bere kasa ikasi zuela azaldu ere.
Gurutzatu genituen gainerako euskaldunekin alderatuta, elkar ezagutzeak ilusio berezi bezain bizi bat piztu zuen taldean. Beraz, bide batez, hemendik besarkada estu bat, berari eta kalteak jasan dituen orori. Batez ere, ChocĂ³-ko zonara.
Berrien bidez izan genuen lurrikararen berri, Santa Martako Sierra Nevadaren altzoan. Duela egun pare bat zapaldutako aireportuko irudiak ikusi eta bihotza uzkurtuta jarraitu genuen bidea, Marinkako ur jauzietan larritasuna arindu ahal izan genuelarik.
Bitxia da kilometro batzuetara krisi betean dagoen lurralde batean turismoa egitea. Mundua, ordea, ez ote da eklipse betean bizi, argia batez ere, zapuzten ari diren leku eder eta kolonializatuenetara luzatzeko saiakeran.