Iban Zaldua.

Ceutakoaz

2026ko abuztuaren 6a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mataza hain dago korapilatuta ezen zaila baita hari mutur bat aukeratzea. Inperialismoarena dago, noski: Aro Berriko inperialismo hispaniar zaharrarena (zeinaren zio nagusia, han, Mediterraneoko eta Atlantiko ekialdeko pirateria berberiskoa kontrolatzea baitzen), eta XIX-XX. mendekoa (abentura afrikanistari ekin ziona, trakeski, ―benetako― inperio izateari utzi eta nazio bezala bere burua eraikitzeko ahalegin ez guztiz arrakastatsuan).

Egungo bertako biztanleriaren borondatearena, eta, ondorioz, autodeterminazioarena ere hor daude; itsasartearen beste aldean, Gibraltarren bezalaxe, hain zuzen ere.

Eta geopolitikaren joko gupidagabearena, xake taula bat (edo, hobeto esanda, Risk-arena) zeinetan, alde batetik, Maroko, Israel eta AEBen piezak baititugu; bestetik, gasa tarteko, harremanak estutzen ari ziren Espainia eta Aljeriarenak; eta, azkenik, Mendebaldeko Sahara gaixoarena.

Eta ultraeskuin globalaren hazkundearena, bere Ordezkapen Handiaren eldarnioekin eta europar proiektua (areago) ahultzeko ahaleginekin.

Baina, batez ere, muga gotortuaren (eta herritartasun gotortuaren) kontzeptu garaikidearena dago, zeinaren azken helburua, asko laburbilduz, soldata baxuagoak kobratuko dituen menpeko langilego bat eratzea baita. Kontsumitzen ditugun errepideak, eraikinak, fruta, ostalaritza, zaintza eta abar eskuragarriagoak, merkeagoak izan dakizkigun.

Aldare horietan sakrifikatu ditugu, oraingoan, 150 pertsona inguru. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA