martxelo otamendi
Enbaxada bila

Elkarte berri bat sortzekotan

2012ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Aste erabakigarria daukazue Principat-eko katalanek, datorren igandean aspaldiko hauteskunderik garrantzitsuenak dauzkazuelako.

Asko mugitu da, zentzu guztietan, Kataluniako egoera politikoa azken bost urtekoan, inork irudika ez zezakeen neurrian. Aurreikus zitekeen herritarrak pilatzen ari ziren haserre hazkorrak forma hartu beharko zuela, zer edo zertan gorpuztu. Baina horrenbesterako horren denbora gutxian? Handia, oso handia izan zen 2010eko uztailaren 10ekoa; eta ikaragarria aurtengo irailaren 11koa. Azkar etorri denak, sendoa izan behar du; denbora kudeatzeko estrategia egokia marraztuta.

Hauteskundeak datoz egun gutxi barru, eta kanpotik begiratuta, duda nagusietako bat, ez ordea bakarra, CiUren emaitza izango da: gehiengo osoa lortuko duen edo ez. Hurrengo galdera erreskan dator, zer komeni zaio independentziara joan nahi duen Kataluniari? CiUren gehiengo osoa edo erlatiboa? Mas lehendakaria eta CiUrengan konfiantza daukatenentzat ez dago dudarik: gehiengo osoa.

Arazoa besteek daukate, alegia, sortu berria daukagun Associació Basc-Catalana d'escèptics amb Artur Mas elkarteko kide petoak izan zitezkeenek. Horiek nahiago dute CiU gehiengo erlatiboarekin, hartara behartuta egongo litzateke beste alderdi abertzaleekin gehiengo subiranista osatzen eta, ondorioz, estrategia, norabidea eta erritmoak adosten.

Hemen, ez du ematen fase horretan gaudenik, eta ikuskizun dago zein izango den Urkullu lehendakari berriaren jokabidea. Aukeratzeko gutxi dauka: geometria aldakorra alde batetik, eta bestetik, lehentasunezko bazkide bat topatu.

Aurrekoetan bezala, sekulako aholkulari pila sortu zaizkio Urkulluri, eskatuta edo gabe, EH Bildurekin inolako itunik egin ez dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.