Hitz beste

Errelatoa

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Gorka Bereziartuak bere blogean egindako galdera bera dakart: «Zein arraiori, zein kristori, zein demoniori okurritu zaio errelato hitza erabiltzen hastea?».

Kontatu beharko dugu gertatu zaiguna, nahiz kontalari adina kontakizun atera. Idatzi beharko dugu azken urteotako historia bat, ahal den gehienok bertan begiratu ahal izango dugun ispilu-lan ahalik zehatzena eta ahalik anitzena ere izango dena. Berritu beharko ditugu gertakari zaharrak, asmatu beharko ditugu istorio berriak. Idatzi beharko dugu gertaeren kronika, zaurien memoranduma, seinalatu beharko ditugu gure memoriaren hormetan gelditu diren arrakalak. Saiatu beharko ditugu tonu berriak ere, dena ez dadin izan garai joanetako mindurari gehitutako mindura gaurkoa, ea zabaltzen dizkiogun ateak autokritikari bezala xaribariari ere.

Gaztelaniatik sartu zaiguna, ordea, errelatoaren monopolioa da, bataila baten zalaparta guztiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.