William Wellman zinegilearen Yellow Sky (Zeru horia) pelikulan, bi gaizkile -John Rusell eta Gregory Peck- sekulako basamortu baten aurrean daude. Harea eta gatza, ez daukate besterik begien aurrean. Hura zeharkatzen saiatzeak heriotza ia segurua du arrisku, baina basamortuaren beste aldean agure batek urrea bilatu du.Eta, gainera, bere biloba ilehori ederrarekin bizi da. Gregory Peck basamortua zeharkatu nahi du urreaz jabetu eta neska ilehoriarekin pasio kriminala asetzeko. John Russell-ek: «Erotuta hago! Gatzezko basamortu honek hirurogei milia ditik. Beharbada, gehiago». Baina Gregory Peck-ek: «Espazio bat duk, eta espazioak gurutzatu egiten dituk».
Aste honetan, bi presidente ohi ikusi dituguzinismo guztiz aitortzen moralaren eta demokraziaren espazioaren beste muturreraino iritsi zirela berenagintaldietan. Eta ez baitute damuaren arrastorikerakutsi, berriro zeharkatu dute ignominiaren basamortua.
Espazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu