andoni egana

Ariketa IV

2024ko martxoaren 20a
05:00
Entzun

Astearte goiza. 7.29 a.m. Oraintxe pasatuko zen Korrika Lakuntzan, Irurtzun aldera. Ibilbide bertsua egingo zuen, eta Lakuntzako mandazainaren kondaira etorri zait gogora.

Badoa mandazain lakuntzar bat zazpi mando arrainez zamatu eta Iruñera. Ikusi dute nola datorren hiru ikasle barrabasek. Eta prestatu dute lapurreta. Batek berriketan entretenitzen duen bitartean, beste biak lar artean ezkutatuko dira. Eta mando bat ostuko diote, zama eta guzti. Halaxe egin dute mandazaina konturatzerako. Baina lapurretako bati ihes egiteko astirik ez dio emango. Mandazainak burua jiratzean, han ikusiko du ikaslea, soinean kabestroak dituela, lapurtutako mandoaren lekua hartuta. Zer gertatzen den jabetu ezinik, hizketan hasiko da mando mozorroturiko ikaslearekin. Honek, kontatuko dio duela lau urte bekatu beltz bat egin zuela eta konfesoreak lau urtez mando izatera kondenatu zuela. Igaro berri direla lau urteak eta bere pertsona izaerara itzultzen hasia dela. Penaturik, mandazainak barkamena ere eskatuko dio, merezi bezain ongi gobernatu ez duelako. Eta mando bat gutxiagoz itzuliko da etxera...

Kondaira. Sinesgaitza bere xaloan. Baina delako Koldorena ez da fantasia gutxiagokoa. Putetxeko sarreratik Ministerioko sarbidera aizkolari mozorroaz...

  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.