andoni egana
HITZ ETZANAK

Astegunak

2023ko irailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer iristeko desiratzen zauden jakitea ederra izango da. Bertsolariok ez dugu zorte hori. Gure lanaren alderdirik makurrena dela esango nuke. Eskola umeak badaki. Ostirala heltzea nahi du. Baita langilerik gehienek ere. Baina gurea, anabasa batean bizi garenez, drama txiki bat da. Oraindik ez dakigu ostirala iristeko desiratzen bizi garen ala astelehena hel dadin nahi dugun.

Goizean goiz, tabernako lehen kafea hartu dudanean, adineko bi pertsona ari ziren berriketan, gainerakook ere entzuteko moduan. «Ostirala izango dituk», bota du batek. «Edo astelehena bestela», erantzun dio besteak. «Arrisku galanta bata astelehen eta bestea ostiral izateko. Aprobetxatu egin nahiko ditek», eman du epaia hizpidea atera duenak. Hasieran ez naiz jabetu zertaz ari ziren, Puigdemonti eta Ortuzarri begira-begira bainengoen, nor zaharrago den erabaki ezinda. Gerora irakurri dut gehiengo sindikalak bi greba egun antolatu dituela arlo publikoan, urriaren 25erako eta abenduaren 19rako.

Tabernakideen hitzak zoko zaporekoak iritzita, etxera itzuli eta lehen gauza agenda hartzea egin dut. Susmo gaiztoek ez zuten oinarririk. Asteazkena da bata. Asteartea bestea. Eta makar artetik baino ikusi ez ditudan lagunei esango nieke, azaroaren 30a osteguna dela. Badaezpada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.