andoni egana
HITZ ETZANAK

Bukaera

2023ko urriaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bat-batean bertsotan ari garenean, bukaera pentsatuta hasten gara gehien-gehienean. Nora doan badakienakbadaki ze bide egin. Hasieratik bukaerarako bidaia horretan,bidean ere zerbait egin behar da, ordea. Ez duzu joan, joan eta joan soilik egingo, iristea helburu bakar. Eskarmentuak erakusten dizu bidaian zenbat eta gehiago entretenitu eta nekatu bukaera ahanzteko arrisku handiagoan zabiltzala. Komeni izaten da indar-oreka bat aurkitzea, bidean zenbat xahutu eta bukaerara kementsu iristeko zenbat gorde.

Abantaila bat badugu, ordea. Kontuak nahi bezain ongi irteten ez direnean, geuk egiten dizkiegu, bakarka, etxera bidean, zuzenketak geure buruari. Ez da beti dirudien bezain erraza izaten nor bere buruarekin ados jartzea, baina beste norbaitekin bat etortzea zailagoa izaten da beti.

Ez da Hezkuntza Lege berria prestatzen ari direnen kasua. Haiek besterekin ados jarri beharra daukate. Ez dute lortzen. Bertso hau hasi zuten unean bazirudien bukaera zein izango zen argi zutela. Orain, autozuzenketak eta zuzenketak, bidaian katramilatuak suma daitezke, hasieran bukaera zein zen ahazterainoko arriskuan. Eta bukaera ahaztu zaizulako, ari zarela ari zarela, beste bat inprobisatzeari ekiten badiozu, emaitza, gehienetan, dudakoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.