andoni egana

Diskriminatuz

2024ko urtarrilaren 6a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Diru publikoaz ari gara. Eta herri batean badira autoa erabiltzen dutenak eta ez dutenak. Errepideko zulo eta koxkak konpontzea diskriminatzailea da autorik erabiltzen ez duenarentzat; edo tren-geltokia konpontzea diskriminatzailea inoiz garraio publikoa erabiltzen ez duenarentzat; haur-parkeetan sosak xahutzea diskriminatzailea da ondorengorik ez duten edadetuentzat; kirol-eraikuntzak txukuntzea diskriminatzailea kirolik egiten ez duten herritarrekiko; diskriminatzailea da altuerako auzoetan bizi direnentzat igogailu publikoak egitea behean bizi diren herritarrekiko; diskriminatzailea da jaietako egitarauan dirua botatzea etxetik irteterik ere ez daukan pertsonarentzat...

Politika, hain zuzen ere, diskriminatzean datza. Agintean dagoenak diru kopuru jakin bat du, eta hura zertara bideratu eta zertara ez erabaki behar du. Denerako eta beti, ez da izaten.

Zertan ari den badaki, eta argi utzi du hori Xuriñe Peñas Eguesibarko alkateak euskarazko ekitaldiak antolatzea diskriminatzailea dela adierazi duenean. Eta hor ideologiak sartzen dira jokoan. Agintari batzuk badira, ahulezia eta premiarik larrienak non, sosak harantz bideratzea erabakitzen dutenak. Batzuk. Nahi baino gutxiago. Ez da Eguesibarko alkatearen kasua...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.