andoni egana

Egonean egon

2024ko apirilaren 20a
05:00
Entzun

Gogoeta-eguna gaurkoa. Hautagaiei buruzko erreportajeak etorriko dira hedabideetan. Batek kontatuko du goizean bikotekidearekin mendi buelta egin duela eta arratsaldez lagun kuadrillakoekin irten dela poteora. Beste batek, gurasoen etxera joan dela bisitan eguerdiz eta iluntzean antzerki emanaldi batera. Hirugarrenak atzenduak zeuzkan paperak txukuntzen aritu dela eta gero premiazko erosketa batzuk egiteko baliatu duela eguna. Laugarrenak umeen eskola-kirola aipatuko du...

Eguna deus egin gabe eman duela aitortuko duenik ez da izango. «Hamarrak arte ohean egon naiz, lo-zorretan nenbilen eta. Gero, zerbait gosaldu ondoren, sofan etzan naiz eta lozorroan egon bazkalordura arte. Eta bazkalondoan, tonto-tuntun joan zaizkit orduak. Ohartzerako zerbait afaldu eta lotaratzeko garaia zen». Gaizki ikusia legoke hautagai batek horrelakorik esatea. Norbera ere erretxindu egiten da eguna ezer taxuzkorik egin gabe joan zaiola sumatzen duen bakoitzean. Muineraino sartua daukagu aprobetxatu beharraren kontzeptu aldebakar hori...

Gaurkoa desberdina da, ordea. Gogoeta-eguntzat izendatu zuten. Balia dezagun probetxuzko ezer ez egiteko. «Zilborpeko ileak korapilatzen egotea» deitzen zieten lehen. Eta orduan ere, gaizki ikusia zegoen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.