andoni egana
HITZ ETZANAK

Erabili

2023ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Nire hizkuntza eta lan-tresna nagusiaz aritu ziren atzobatean eta bestean.

Bruselan kokoteko bat eman ziguten. Ez dute nonbait Axularren Gero irakurri. Eta hala utzi gaituzte, kataluniarrak hobetsi, eta zain, txandan, galiziarrekin batera. Espainiako Gobernuaren joko politikoaren kiratsa hartzen zaio urrutira erabakiari. Madrilen, berriz, Diputatuen Kongresuan, lehen aldiz aritu ahal izan dira euskaldun, kataluniar, galiziarrak... euren hizkuntzan, inork jarduna eteteko beldurrik gabe. PPko diputatu den Borja Semper heldu zen arte. Bezperan berak esan zuen ez zuela «baboarena egiteko» asmorik. Biharamunean, esango nuke ez zuela inor asebete. Euskaraz aritu zen, euskara edonon ez daitekeela erabil aldarrikatzeko. Inork ez genion benetako asmoa zein zuen sumatu. Ezta bere taldekideek ere! «Etxean euskaraz inguratua bizi naiz» bota zuen, euliz, Osasunazalez edo alargunez inguratua bizi dela kontatzen duenaren esamodu berberaz.

Bruselan, Madrilen... Duela urte pare bat irakurri nuen bertso bukaera batez akordatu nintzen. Ezagutza eta erabilpena hain kontzeptu finkatuak ditugula baliatuz, gaur oso parera letorkeen hitz-jolas bat asmatu zuen bertsolariak. Zioen, euskara eginbehar dela «gutxio erabili... ta gehiago hitz egin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.