Hogei urte barruzer izango diren. Horrek pizten dit jakin-mina. Orain zer diren begi bistakoa da. Urrutira joan gabe, Donostian ikusi ahal izan genuen asteazkenean.
Futbolaren ingurumariaz baliatzen dira. Eta sos faltan dabiltzanik ezin esango dugu, bidaiatzeko eta suziriak erosteko lain badute eta. Barkatuko didatetaberna eta denda jabeek, baina eragiten dituzten txikizioak iruditzen zaizkit gutxienekoa. Okerragoa da sortzen duten izua. Eta makurrik makurrena da guztiaren doakotasuna. Antolatu, bidaia burutu, suziriak erosi, bazterrak birrindu, muturrak hautsi... zertarako? Zergatik?
Hogei urte barru batzuk aita—gehien-gehienak gizonezkoak direnez— izango dira. Batzuk,sistemak asimilatuta edukiko ditu guztiz. Akaso, euren lantokian bidezkoa den greba bat bultzatzera ausartuko dira; agian, euren seme-alaben futbol partidak ikustera joan eta beste gurasoei kargu hartuko diete epaileari sekulakoak eta bi esaten ari direlako; igual, herriko dantza taldean edo Bibliaren irakurketa taldean emango duten izena; litekeena da euren umea zapi batez bilduta bularrari pega-pega eginda eramatea. Ez dakit. Hala balitz, zoriondu egingo nituzke.Zoriondu, zeinen ergelak izandiren gogorarazteko eskubideari sekula uko egin gabe.

HITZ ETZANAK
Ergelak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu