andoni egana
HITZ ETZANAK

Erretiroa

2023ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Nire lagunik filosofoenak dio bizitzako etapak gaizki antolatuak daudela, erabat batekoz bestera behar omen luketela. Hamazortzi urtetatik hogeita hamar-hogeita hamabira, jubilaturik egon behar genukeela, esnaeran gau-mahaitxoan berrogeita hamar euro egunero- egunero estatuak jarriak; hogeita hamabitik berrogeita bi-laura, orduan sortzen dela —eta nekez lehenago— ikasteko garaia, eta ikasle izan behar genukeela; eta adin horretatik aurrera, gaztetako sua itzaltzeko aukera izan ondoren, eta ikasi nahi genuena ikasi ostean, orduan hasi behar omen genukeela lanean. «Hil arte lanean?», galdetu zioten. «Lasai. Gaztetako pentsioa ongi xahutu baduk ez duk lan handirik izango oso zahartuta hiltzen», eman zuen epaia.

Erretiro adina da jendarte honetan gehien bakantzen gaituzten kontuetariko bat. Adinkide izan arren, irakasle bat Mufacekoa zen eta bestea ez. Bat hartua dago erretiroa eta bestea hartukoan; bati enpresa garai onean itxi zioten eta besteari ez zitzaion ongi egokitu. Bat pasieran dabil eta bestea noiz ibiliko; batek baja luze bat erretiroarekin katigatzeko zortea izan zuen eta besteak ez...

Eskerrak hor daukagun Círculo de Empresarios delakoa! Esan berri dute erretiro adina 72 urtera atzeratu behar dela. Gehien-gehienok ados jartzea lortu dute...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.