andoni egana
HITZ ETZANAK

Esamoldeak

2023ko apirilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Esamolderik ohikoenak ere noizbait izaten dira berri, eta norbere ama-hizkuntzakoak ez badira, ikasi egin behar izaten dira entzunaren poderioz. Ez dituzu lehenengoan harrapatuko bigarren hizkuntzaren jira-bueltak.

Itzulia abian dugun honetan, Txomin Perurenak kontatu izan duena datorkit gogora. 1986. urtea. Ordurako txirrindulari talde baten zuzendaria zen Perurena. Lehen etapa. Ihes egin zuen puntakoa ez zen txirrindulari batek, eta denbora tarte handia kendu tropelari. Itzulia irabazteko hautagai nagusietakoa Perurenaren taldeko txirrindulari bat zen, eta taldeari zegokion tropelaren buruan jarri eta aldea murriztea. Ez zituen, ordea, bere mutilak azkarregi erre nahi zuzendariak. Orduan ez zen GPSrik, sakelakorik eta horrelako trepetarik. Bide ertzean propio kokaturiko lagunek ematen zuten iheslariaren aldearen eta pedal kolpearen berri. Horietako batek, autoan zihoan zuzendariari «va follao!» egin zion oihu. Txominek gazteleraz jakin bazekien, baina esamoldea ez zuen ezagutzen. Eta erabaki zuen va jodido-ren pareko esanahia izango zuela. Ez zuten tropel buruan lanik egin beharrik. Izorratuta bazihoan, berez eroriko zen.

Iheslaria tximistaren pare zihoan, ordea, ez porru eginda. Zakukada bat minuturen aldearekin iritsi zen helmugara eta...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.