Andoni Egaña.
HITZ ETZANAK

Etxea

2023ko apirilaren 20a
00:00
Entzun

Urtero ateratzen dute, San Tomas aldera, jaiotza. Urteak igaro ahala gero eta murriztuagoa. Piezak galdu edo puskatu egiten dira, eta inork ez ditu ordezkatzen. Jaiotzaren kaxan badira duela hogeita hamar urteko bi-hiru txarteltxo ere, umeek ikastolan marraztuak. Haiek ere nonbait zintzilikatu egiten dituzte, nahiz aspaldiko urteetan arbolarik ez jarri. Gabon-afaritan txartel horietako bat irakurtzea izaten da familiakoentzat festagai urtero. Olentzero kalkatu eta erdipurdika koloreztaturiko baten atzealdean, etxeko alabaren opari eskea dator.

«Etxe bat nahi dut handia, mendian dagoena. Kanpoan mahai batekin, gosaltzeko eta bazkaltzeko. Eta kolunpioekin eta animaliekin». Barre egiten dute zazpi-zortzi urte zituela alabak amesten zuena gogora ekartzean. Atzo, berripaper honetan, Iker Tubiak Andrea Bartolo etxebizitza eskubidearen aldeko ekintzaileari egindako galdera bat honela hasi zuen: «Haur batek, etxe bat marraztean, ziurrenik ez luke berea irudikatuko...». Horrexegatik egiten die grazia ametsaren eta errealitatearen arteko talkak.

Etxebizitza eskubidea, etxebizitzei buruzko lege berria, putre funtsak... Oso ondo. Baina datu bat esanguratsua: erkidegoan, lau familiatik batek bigarren etxebizitza bat badu. Gutxien espero duzunak ere...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.