andoni egana

Euskaraz

2023ko azaroaren 24a
05:00
Entzun

Noranahi iristen ez ginen garaiak baziren. Orain, zorionez, arlo batzuetan pausoa luzatzeko moduan gaude.

Gidabaimena euskaraz ateratzeko materiala ondu dute, elkarlanean, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Autoeskolen Federazioak. Lau eskuliburu eta testak ere euskaraz, ordenagailuan, tabletan nahiz paperean. Gainera, edozein autoeskolak eskaini ahal izango du material berria, guztia online dagoenez. Azterketa praktikoa euskaraz egiteko tresnak ere lantzen omen dira. Primeran!

Garenak gara, ordea. Gerta daiteke —eta gertatuko da— gidabaimena euskaraz atera duen hori ertzainen kontrol batean geratzea. Eta gerta daiteke —eta gertatuko da— ertzainek euskaraz ez jakitea. Gazteleraz egin beharko du, derrigor, auto gidariak. Keinukariak, marra etenak, hiri barneko gehienezko abiadura eta gainerakoak bat-batean itzultzea ez zaio samurra egingo, arlo zehatz batean hizkuntza jakin batean ohitu bazara, beste batera jauzi egiten kosta egiten baita. Kamustua sentituko du argudiaketa gaitasuna. Biraoa errazago irtengo zaio azalpena baino. Lan handiagoa izango du segur aski isuna saihesten. Badaki Eusko Jaurlaritzak zer egin behar duen jokaldia borobiltzeko. Baina eredu kontuetan tematuagoa dabil hezkuntzan trafikoan baino...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.