andoni egana

Gaixorik

2024ko martxoaren 5a
05:00
Entzun

Noiz gaixotu zaren jabetzea, onartzea eta horren berri ematea ez da erraza, gaixoaldia buru-osasunarekin loturik datorrenean batik bat.

Sei urteren buruan, buru-osasun arazoen ondoriozko bajak bikoiztu egin omen dira. Eta zenbakiek, ez beti, baina gehienean zerbait adierazten dute. Lantokietan estu hartzen dituzte langileak. Gutxirekin asko lortu nahi dute nagusiek. Eta lan egiteko moduak ere aldatu egin dira. Dena dago digitalizatua; guztiok gaude elkar konektatuak. Eta horrek oro atoan egitea eskatzen du. Lan ildoak berak galdegiten dizu presa. Ezin da deus utzi gerorako... Eta onar dezagun: geuk ere egiten dugu zerbait buru nahaspilaren alde. Nagusiaren «Iazko diru sarreren balantzea behar dut biharko», alabaren «Iritsi gara Tokiora» eta bikotekidearen «Hemen gaude, zinemako sarreran, noiz sartuko itxaroten» aldi bertsuan azaltzen bazaizkizu bi-hiru pantailatan, erotzen hasteko arriskuan zaude, lehentasunak kolokan, eta noiz-zer-non ongi bereizi ezinik. Balantzearena... izorrai. Egin egin behar. Tokiokoa, tira... Baina zinemakoa? Hunkiki batez erantzun diezaiozun premia du bikotekideak?

Norbanakoen krakatekoek gizarte modu batek krak egin duela adierazten dute. «Utzi bakean!» izan daiteke aldarrikapen iraultzailea gaur egun...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.