andoni egana
HITZ ETZANAK

Gezurra

2022ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Etiketaren batzuek azkura baino ez dute eragiten garondoan. Ez duzu txinatarrik tabernan ikusiko joko-makinaren aurrean ez bada; mendi-buelta bat ematera joan eta ezetz hegoamerikarrik topatu, goi-larretan artzain-mutil lanak egiten ez bada; edozein errumaniar moldatzen da ongi autoen sistema elektrikoen ezagutzari dagokionez… Orokorkeria orok dakar hanka sartzeko arriskua. Hanka sartze horien eragina, gaia zein den, handiagoa edo txikiagoa izango da…

Orain jakin ahal izan ditugu Espainiako datuak. Hedabide askok propio hala azpimarratzen duelako, norbait egon zitekeen sinetsita indarkeria matxista eta pertsona migranteak hertsiki loturik zeudela. Norbait horrek etiketaren erdia baino ez zeukan ongi jarria datuen arabera. Espainian kanpotarren kopurua %12koa da eta iaz hil zituzten emakumeetatik %40 zen kanpotik etorria. Etiketaren erdia ez da gezurra. Baina emakume horiek hil zituzten gizonezkoen —senar, senar-ohi, bikotekide edo bikotekide-ohi— %70 espainiarra da. Etiketaren beste erdia gezurra da.

Kanpotik etorritako emakumeak hiltzen dituzten gizonezko espainiarrak gehiago dira, emakume espainiarrak hiltzen dituzten kanpotik etorritako gizonezkoak baino. Arriskua, gehienetan, barruan dago. Datuek hala diote. Norbaitek dudarik balu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.