andoni egana

Giriak

2024ko otsailaren 9a
05:00
Entzun

Erabakia zeukaten Balear Irletara joatea Aste Santuan. Han surferako zer aukera izan zitzaketen bila zebilen Interneten. Mesquida kala, Mallorcan. Haizeak iparraldetik jotzen badu olatu handiak sortzen dira. Itsas korronte indartsuen ondorioz ez da hasiberrientzat leku egokia. Begira segi zuen. Menorcara bidaiak bazituzten katamaranean. Eta oso ospetsuak diren kobazulo batzuetarako bisita ere har zezaketen. Une horretan ohartu zen Whatsappera mezu berri bat sartu zitzaiola.

Etxepeko administrariarena zen, Endikarena. «Ohar garrantzitsua. Auzitegi Gorenak hartu du erabakia. Etxepeko guztiok aho batez hala eskatzen badugu, ezin izango dute gure etxepean Apartamentu Turistikorik jarri. Bilera bat egingo dugu lasterrera, baina zuen iritzia tanteatzen ari naiz. Ados zeundekete etxepean horrelako apartamenturik ez jartzeko eskatzearekin? Estatutuak aldatu beharko genituzke, eta bizkor, inork apartamentua jarri aurretik. Ondoren, alferrik da. Erantzun, mesedez».

Bikotekidearekin hitz ere egin gabe erantzun zion. Bazekien hark zer pentsatzen zuen. «Ok. Gugatik, aldatu aldatu behar dena. Ez dugu etxepea giriz betea nahi». Gero, Balear Irlekin zer tematurik ez zutela, eta badaezpada, Portugalgo itsasertzaren berriak ikustera sartu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.