andoni egana

Jokoan

2024ko apirilaren 14a
05:00
Entzun

Asko egongo da jokoan gaur zortzi. Horretan gehienok bat gatoz. Hauteskundeen emaitzak zein izango diren eta zer ondorio izan ditzaketen, besterik da.

Izaskun desiratzen egoten da igandeetan lan egiteko. Igandeetan lan eginez gero gehixeago ordaintzen diote, eta beretzat gehixeago hori asko da. Nagusiak ez du begi onegiz ikusten, eta igandeak beste lankide batzuei sarriagotan ematen dizkie berari baino. Eta bera diru premia larrian ibiltzen da beti, nahiz urtez ongi osatua dagoen.

Duela hilabete zozketaz hautesmahaian egotea egokitu zitzaiola jakin zuen. Ordezko. Lantegian esan egin behar izan zuen. Adio igandez lan egitearen esperantzari. Eguna hurbildu ahala zalantza sortu zaio. Zer nahiago du, titularra azal dadin eta zortzietarako hauteslekura joan ondoren eguna jai izan ala mahaian hamahiru-hamalau orduz egoteagatik kobratzen diren 70 euroak sakelaratu? Gutxi gutxiago da igandez lantokian arituta kobratuko zukeena baino... Ez daki zer aukera duen nahiago. Zalantzakor dabil datorren igandekoari begira. Eta bere zalantza hain da ikusgaitza! Ez da inkestetan ere azaltzen. Berea, arazo ñimiño bat baino ez dela pentsa daiteke. Edo pentsa daiteke, hain zuzen ere jokoan dagoena, inork egoera horretara iritsi beharrik ez izateko bideak jarri/ez jarri dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.