andoni egana
HITZ ETZANAK

Kanalean

2021eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Giuseppe Verdik hala erantzun omen zion Egiptoko mandatari nagusiari: «Nik ez dut unean uneko ospakizunetarako konposatzen».

Suezko Kanalaren inaugurazio ekitaldirako propio sorturiko Verdiren opera bat nahi zuten Egiptoko agintariek. Harro egoteko arrazoiak bazituzten. Hamar urteren buruan, Mediterraneo Itsasoa eta Itsas Gorria batzen zituen kanala zabaltzea lortu zuten. Ia berrehun kilometroko lana. Ez hain harro egoteko motiboak ere bazituzten, jakina. 20.000 langile —inguruko herrietatik behartuta lanera eramanak gehienak— hil zitzaizkiela aitortu behar izan zuten. Kopuru hori onartu zutenerako, pentsatzekoa da hildakoak askoz ere gehiago izan zirela...

Ez zuen enkargua bere-berean onartu, baina opera hura egitearen harra itsatsi zitzaion Verdiri. Aida sortu zuen. Eta Suezko Kanala 1869an inauguratu bazuten, 1870eko abenduaren 24an estrainatu zen Aida Kairon. Beraz, ez dakigu enkargua guztiz onartu zuen edo erdizka baino ez. Kontua da Kairoko estrainaldira ez zela joan Verdi bera. Eta haserretu egin zen Aida-ren lehen emanaldira, agintari eta handiki-jendea bakarrik joan zela jakitean. Herritar soilagoak ere nahi zituen berak publikoan. Hala salatu zuen. Ez zitzaion hitzik eztarrian trabatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.