andoni egana

Migrantea

2025eko ekainaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Azkenik, asko kostata, 1968an iristea lortu nuen. Zeinen egun berezia! Gogoan dut sakelak hutsik nituela heldu nintzela, baina ametsez, desioz eta erabakimenez betea nentorren. 1968ko hauteskunde kanpaina bete-betean zegoen egun haietan. Telebistaz eman zuten Richard Nixon eta Hubert Humphrey-ren arteko eztabaidari begira geratu nintzen. Ondoan neukan adiskideak itzultzen zizkidan bi hautagaien hitzak ingelesetik alemanera. Humphreyri entzun nizkion hitz batzuk ezagunak egiten zitzaizkidan. Esaterako, sozialismoa. Horrexegandik nentorren ni ihes! Ondoren Nixonek hitz egin zuen. Enpresa libreaz mintzo zen, gobernua bizkarrean eraman beharrik ezaz, zergak jaisteaz eta armada indartzeaz. Nixon arnasa zen niretzat. Lagun itzultzaileari galdetu nion: ‘Ze alderdi politikotakoa da?’. Erantzun zidan errepublikanoa zela. Eta argi erantzun nion: ‘Orduan ni ere errepublikanoa naiz’. Eta halaxe naiz oraindik ere».

Arnold Schwarzenegger-en hitzak dira. Errepublikanoen kausari emana ibili zen gorputz eta… gorputz. 2003tik 2011ra Kaliforniako gobernadore izatera iritsi zen. Zorionez, adinak bezatu bide du hau ere. Iaz, Trumpez ez zela fio eta bere babesa azaldu zion Kamala Harris-i. 

21 urte zituela Ameriketara heldu zen migrante hark ezin dezake ongi eraman azken boladan Trump, non eta Kalifornian, egiten ari dena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.