andoni egana

Nobedaderik?

2023ko abenduaren 7a
05:00
Entzun

Aurten, Durangoko Azokan, 257 erakusmahai eta 950 nobedade izango direla irakurri dugu. Asko iruditu zait begiratu batera. Izugarri. Wikipediak dioenez, 750.000 gara euskal hiztunak. Beraz, 800 lagunetik batek zerbait aurkeztu du Durangon. 30.000 lagun bildu dituen manifestazio batean, ondorioz, hogeita hamabost-berrogei lagun izango lirateke aurten Durangon zerbait aurkeztu dutenak; lehen mailako futbol partida batean, berriz, beste hainbeste. Hurrena Mendizorrotzara edo San Mamesera joaten zaretenean, egizue proba ea detektatzen dituzuen…

Badakit zenbakiak ez direla guztiz fidatzekoak edozertan ere. Badakit, Durangoko nobedade horien artean egile batzuk errepikatu egingo zutela; badakit, egileen artean denek ez dutela euskaraz jakingo…Nahasmendua baino ez dezaket sor horrela hasita. Hitzek ere ez diote beti egia, baina arlo horretan erosoago sentitzen naiz.

Eta hitz bat bada, betidanik barre-murritxa sortu izan didana: nobedadea. Kontu serioa da nobedadea. Jaiotzari, heriotzari, deitzen zaio nobedade gurean. Edo garrantzia txikiagoko gorputzaldi aldaketei, izan gorako, izan beherako. Erdaldunekin topo egingo genuen azokaren batean ikasiko genuen hitza, haiek ahaztuko dute eta guk geure egingo. Horrela irauten dute hizkuntzek…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.