andoni egana
HITZ ETZANAK

Ondarea

2023ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Gutxiago gehiago da. Soiltasunaren aldekoa naiz. Rokokorik ez dut maite. Absurdoaren gaina eta bikaina irudituko litzaidake, esaterako, Rokokoa Nigerian izenburutzat lukeen liburu bat.

Betekeriaren aurkako joera asko indartu da gure ondorengo belaunaldian. Konparazio baterako, etxebizitzetan ez da lehen hainbat objektu bistaratzen. Hormak gorri nahi ditugu orain. Armairuak gutxi. Eta liburuentzako apalategiak ere ñimiñoak dira. Arteari buruzko ikuspegi aldaketak izan du zerikusirik erabaki horretan; baita egungo erabili ahala bota filosofiak ere; eta Interneten iritsierak ere bai. Dena han baldin badaukazu, zertarako beteko duzu etxea objektuz?

Soil zalea naizen neurri bertsuan naiz, ordea, gorde zalea nire gauzekiko. Oroimena jotzen dut nortasun indibidualaren oinarri, eta oinarri horrek objektu eta gainerako ditu euskarri. Gainera, behin Jesus Altunari irakurri nion Goetheren aipu bat. Hala zioen: «Hiru mila urteko kontabilitatea eramaten ez dakiena ezjakina da, ilunpetan bizi den ezjakina, eta egunean egunekoa besterik ez du bizi». Ez naiz gai hain atzera jotzeko, baina nirea behintzat gorde egin nahi nuke. Gure paper, liburu eta objektuen multzoari ondare deituko bagenio, errazago ulertuko litzateke deus bota nahi ez hori...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.