Badirudi, orain Espainiako Gobernuan agintzen dutenek segituko balute, astean hogeita hamazazpi ordu eta erdiko lanaldia izatea onartuko luketela legez. Ongi. Dagoen lana banatu eta inor ez itoaraztea helburu txalogarria iruditzen zait. Baina hortik aurreragoko kontuak badira. Lanordu gutxiago sartzeak onura ekarriko dio herritarrari. Eta herriari?
Gogoan dut gizon bat, herriko saltsa guztietan sartuta ibiltzen zena. Haurrekin, ikastolarekin, kirol kontuetan... Tailer batean egiten zuen lan, baina bere gogoa —eta orduak ere bai askotan— handik kanpo ziren beti. Ez dut uste produktibitate neurrietan enpresa harentzat errentagarri zatekeenik. Baina herrian errotze zerga ez ikusiarena eginez ordainduko zuen. Eta herriarentzat zortea zen soldatapeko ez zuen langile haren lan eskerga. Halaber, inoiz aipatu izan dut gurean herri ekimenetik sorturiko talde askok banketxeetako langileekiko duten zorra. Norbait behar izaten zen paperak eta sosak antolatzen zekiena, eta aurrezki kutxatako langileari erortzen zitzaion askotan eginkizun hori. Goizetan lan ordaindua eta arratsalde-iluntzeetan boluntario lana.
Lanorduen murrizketa ongi etorriko da. Baina egiatan kezkagarria bestea da. Lantegiz kanpo pasatzen diren orduen norabidea aldatu egin da...

HITZ ETZANAK
Orduak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu