Andoni Egaña.
HITZ ETZANAK

Pegatinak

2023ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Zazpi-zortzi urteko ume bat aterkiarekin, kalean barrena. Niretzat, izan daitekeen irudirik tristeenetakoa bada. Haurra ari da bere independentzia lortzen. Ez da gurasoekin edo familiakoekin irten gaur. Lagunekin du hitzordua. Berez, ez zukeen inoiz aterkirik hartuko. Lasterka iritsiko litzateke lagunetara eta bost axola litzaioke gehixeago edo gutxixeago busti. Baina amore eman du. Etxean aterkia hartzeko esan diote eta hartu egin du. Ume hori handitan...

Gaztetan antzeko zerbait gertatzen da jertsearekin. Hoztu egingo duela iluntzera eta gurasoek badaezpada jertsea hartzeko sorbaldan aholkatuko dizute beti. Eta gazteak ez du badaezpadarik bere hiztegian.

Forondan buruturiko Alderdi Eguneko argazkiek ez naute harritu jertseei dagokienez. Buruzagi gizonezkoen egun horretako look-aren parte da lepoan loturiko jertsea. Harritu nautenak,paparretako pegatinak izan dira. Egungo kontseilariak, ikurrinadun pegatinekin! Berrogei urte atzerako irudia. Akaso, egun-tokiek eskatzen dute bitasun hori. Forondan hegaldia abiatu igandez, eta astelehenean oinak lurrean behar direla aldarrikatu. Herri eskizofreniko samarra gara, hizkuntzatik hasita. Itsaski deitzen diogu pegatinari; itsaski, mariskoari. Bietako bat hobetsi behar genuke...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.