andoni egana

Ura eta hautsa

2024ko otsailaren 21a
05:00
Entzun

Interneteko Argia saria irabazi duen Gordegia elkarteko Arkaitz Artolari berripaper honetan egindako elkarrizketa irakurtzean argitxo bat piztu zait. Jatorria ulertzea helburua, Egia auzoko argazkiak bildu eta zabaltzen ari dira.

Nik ere badut argazki bat —buruan iltzatua— 1977-1978ko urteetako Donostiako Egia hartakoa. Artean tailerrak eta lantegiak hirigunearen parte ziren. Lana ez zen industrialdeetan egiten den zerbait soilik. Orain kiroldegia dagoen inguru horretan zegoen Mármoles Cantabria enpresa. Aitari lagundu nion hara hiruzpalau aldiz. Sukaldeko altzariak egiten zituzten aitak-eta, eta altzarientzako gainestalki granitozkoak zeuden purian orduan. Garraio lanean laguntzera joaten nintzen ni, baina piezen zain geunden bitartean ingurukoari begiratzen nion. Eta hark sortzen zidan bihotzondokoa. Langileak, oinetan katiuskak, txorkatiletatik goragoko uretan aritzen baitziren marmol piezak ebakitzen; eta gerri paretik gora harri-hautsa, inguru guztia bisusterainokoa. Ikaratu egin ninduten langile haien lan-baldintzek. Polloeko hilerria oso gertu dago handik, eta batek baino gehiagok moztuko zuen bere hilarria...

Nire memoria historikoan hala geratu da Egiako Mármoles Cantabria hura: estudiatzen segitzea hobe nuela ikasi nuen lekua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.