andoni egana

Zer irentsi

2024ko otsailaren 20a
05:00
Entzun

La pasión de mejorar liburuan aipatzen zuen Eugenio Ibarzabalek paradigma aldaketa bat zertsu den. Kontatzen zuen, norbere listua irenstea gauza ederra dela aho-eztarriak lehor-lehor eginda dauzkagunean; aldiz, norbere listu hori bera oheratzean edalontzi batera isuri eta goizean urrupaka edan behar bagenu, nazka baino ez ligukeela sortuko... Eta gauza bera da!

Nik ere espantuka ekin nion duela aste batzuk hedatu zen berria irakurtzean. Eskola jangela batean zomorroak aurkitu zituzten janariaren artean. Nola zitekeen! A zer kuxidadea! Joan zen larunbatean egunkari honen Zuzendariari sailean Martxel Aizpuruaren gutuna irakurri nuen arte. «Zomorroak» aipatzen ziren albistearen izenburuan, «eta gero jakin genuen zomorro horiek landare-zorriak zirela, azalore artean ezkutatuta». Pisuzko esaldi asko zekarren gutunak: «Ez da gauza bera azalore artean landare-zorriak agertzea edo higiene falta adierazten duten beste elementu batzuk agertzea»; «Jada ez dugu jasaten euli bat, ez etxean, ez mendian...»; «Film gehiegi ikusi ditugu zomorro erraldoiak munduari erasotzen»; «...intsektuei esker bizi gara gizakiok»...

Paradigma aldaketa eragin zidan gutuna irakurtzeak. Aurrerantzean ez dut itsu-itsuan edozein izenburu jango.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.