Iker Aranburu.
Hizpideak

38.000 milioi

2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Betiko leloarekin jarraitzen du Europako Batasunak: Espainiaren erreskateak eta horren truke irensten ari den botika mingotsak emaitzak emango dituela, eta haren zorraren gaineko tentsioa arinduko duela. Eta betiko leloarekin jarraitzen dute merkatuek: hitzei kasu gutxi egiten diete, eta Espainiaren datuei begiratzen dietenean, izua ematen die. Kezkari espekulazio tanta batzuk gehituz gero, ondorioa ikusgarria da: euroguneak Espainiako bankuen erreskatea onartu duen egunean, euroaren garaiko maila handienera iritsi da arrisku saria, 610 puntura.

Duela aste gutxi, arrisku sariak garrantzirik ez duela esanez lezioa eman nahi izan zuen Espainiako Gobernuko bozeramaileak. Orain ez da horretara ausartzen, ikusita zenbat interes eskaini behar dituen azken enkanteetan bere zorra saltzearen truke. Are gutxiago ohartuta zenbat diru beharko duen 2013an interesak pagatzeko: ia 38.000 milioi euro, langile publikoei pagatzeko baino gehiago. Diru publikoaren 38.000 milioi, sektore pribatura, zuzenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.