Martxelo Otamendi Egiguren.
HIZPIDEAK

Aberri Egun berrirantz

2023ko apirilaren 11
00:00
Entzun

Urteroko eztabaida da, urtero errepikatzen dena, eta urtero konponbide adosturik gabe bukatzen dena. Berpizkunderik ez dauka Aberri Egunak, ezta horretarako egokia den egunean ere. Gero eta gehiagorentzat higatuta dagoen formula darabilgu: ekitaldi instituzional bateraturik ezean, alderdi bakoitzak berea antolatzen du.

Bidaia agentziarik ez zegoen garaian sortua, 1932an, gaur egun oso egutegi aldrebesaren erdian dago kateatuta, Aste Santuko oporretan.

Bi aukera daude: data bere horretan uztea, edo Euskal Herri osoarentzat balioko duen data adostea. Gure herria hiru esparru administratibotan zatituta dagoenez, ezinezkoa ematen du egun politiko bat adostea hiruen artean. Horregatik proposatzen dute hainbatek abenduaren 3a bezalako data, Euskararen Eguna, Euskal Herri osoa hartuko lukeena.

Erabaki bitartean, Bizantzio gogoan zaitugu, garaia da oraingo ospakizunari buelta pare bat emateko.

Eredu interesgarria eta integratzailea izan liteke 2000. urtean Udalbiltzak proposatu zuena, herri bakoitzean ekitaldi bateratua egitea. Alderdiek egiten dituzten ekitaldiekin talka egin gabe, izaera politiko-kultural-ludikoaz jantzia. Integratzailea, herritar guztiei irekia, urteetan lan nekeza egindakoei omenaldia egiteko balioko duena...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.