Hizpideak

Aldaketa oldea

Jon Eskisabel.
2011ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Hirugarren protesta eguna izan zuten atzo Egipton, orain arteko gogorrena. Milaka herritarrek Kairo hiriburuko eta beste hiri nagusietako kaleak hartu zituzten. Gutxienez hiru lagun hil eta ehunka zauritu ziren Poliziarekin izandako liskarretan, eta Hosni Mubaraken gobernuak armadaren tankeak ateratzea erabaki zuen, etxeratze agindua ematearekin bat. Are gehiago, Interneteko sarbidea blokeatu egin zuen, 30 urteko agintaldiaren aurkako herri matxinadari bidea itxi nahian. Beranduegi.

Dagoeneko ez dago zalantzarik Tunisian abiatutako askatasun oldeak Egipton ere erroak egin dituela, eta, itxura guztien arabera, Yemen eta Jordania izango dira hurrengo geltokiak. Ez da erraza izango Tunisiakoa errepikatu eta Mubarak boterea uztera behartzea, baina, hala ere, egun historikoak izaten ari dira herrialde arabiarretan. Eszeptikoenengan ere itxaropena pizteko moduko gertakariak ikusten ari gara, eta Mendebaldeak iraultza demokratiko hauek laguntzeko betebehar morala du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.