jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Almeria Euskal Herrian

2015eko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Txaloak Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzaileari. Txaloak Joseba Urkiola ETBko kazetariari. Txaloak Juanjo Moreno Almeria futbol taldeko prentsa arduradunari. Hirurek jasan behar izan zituzten herenegun gauean, zuzenean, Almeriako bi kirol kazetariren jarrera desafiatzailea, euskararen kontrako arbuioak eta errespetu eta jendetasun falta. Hori guztia Almerian, Espainian.

Asaldatu dira euskaldunak kaleko elkarrizketetan, komunikabideetan eta sare sozialetan. Gertaera trending topic bihurtu da. Asaldatu dira ardura politikoak eta euskara politiken ardurak dituztenak ere. Almerian gertatutakoarekin. Erraza, errazagoa, baita kanpokoa salatzea eta kanpokoari lezioak ematea, etxe barrura begiratu eta norberaren akatsak, ezintasunak eta ganora falta onartzea baino. Hizkuntz eskubideak egunero urratzen dira Euskal Herrian eta ez da ezer pasatzen. Hizkuntz eskubideak urratuko dituzten langile publikoak sortzen dira lan eskaintza publikoa joan, lan eskaintza publikoa etorri. Euskaldunok ere sarritan uko egiten diogu geure hizkuntz eskubideak babesteari, nekeza baita egunero euskalduna izatea. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salaketa batzuk jasotzen ditu, baina gehienak isilean pasatzen dira.

Garitanoren jokabidea txalogarria eta eredugarria da, bai. Baina Gaizka Garitanori gertatutakoak euskaldunen eguneroko arazoak bistarazteko balio du. Ez Almeriakoak, Euskal Herrikoak baizik, sarritan Almerian bizi garela dirudien arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.