Hizpideak

Arrazoi dute

Iker Aranburu.
2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arrazoi dute salatzen dutenek Mendebaldeak bi neurgailu erabiltzen dituela. Libian esku hartzeko bezainbat arrazoi daudela Saharan, Gazan edo Boli Kostan esku hartzeko. Arrazoi dute esaten dutenek petrolioa tartean dagoenean ekintza humanitarioak ugaltzen direla. Arrazoi dute gogorarazten dutenek Gaddafi bonbardatzeko atea ireki duten agintari arabiar batzuk koronela bezain demokratak direla. Arrazoi duteMendebaldeak armamentuan egiten dituen gastuak tartean behin justifikatu behar dituela nabarmentzen dutenek. Eta arrazoi dute F18en bonbek errugabe batzuk hilko dituztela ziurtatzen dutenek.

Baina arrazoi al dute Libian esku hartzeko arrazoirik ez dagoela diotenek? Mendebaldearen bi aurpegiak, gobernu arabiarren hipokrisia eta militarismoaren apologia nahiko argudio al dira Libiako herritar matxinatuen sarraskia eragozten ez saiatzeko? Akats historikoak zuribidea al dira agintari batek bere herritarren aurka bonbak botatzeari pasiboki erantzuteko?

Antza, batzuek baietz uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.