Nork zaintzen du zaintzailea? Europako Justiziak ebatzi du Espainiako legedia legez kanpokoa dela etxe kaleratzeei dagokienez. Gehiegizko klausulak izatea salatu du, eta ebatzi du estatu baten legediak ezin dituela kontsumitzaileen eskubideak bertan behera utzi edo trabatu «gehiegizko klausula» horiek tartean daudelarik.
Hilabeteak daramatzate hainbat kaltetu, elkarte eta erakundek etxe kaleratzeen injustizia salatzen, eta arnasa emango dio askori Europako Justiziaren ebazpenak; ez da gutxiagorako. Ebazpena noiz gauzatuko den jakitea falta da, ordea, ate gehiago ez ixteko. PP eta PSOE aste honetan bildu dira irtenbide baten bila, eta gaiari heltzeko borondatea dutela esan dute. Bankuak laguntzeko eta beste batzuetan legeak aldatzeko (Espainiako Konstituzio ukiezina tartean) erakutsi duten premia izango al dute? Zaindu beharko lituzkete horretarako ere. Etxe kaleratzeena egunero zabaltzen den izurritea da, eta lege aldaketa atzeratzen den egun bakoitzeko, berandu iritsiko da beste zenbaitentzat ere.

Hizpideak
Berandu baino lehen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu