Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Bermatu edo sustatu

2023ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Iazko irailean aurkeztu zituen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1993tik indarrean dagoen Hezkuntza Legea ordezkatuko duen lege berriaren oinarriak. Asko ziren galderak orduan, eta espero zen lege proiektua zehatzagoa izatea, batik bat ikasle guztiak euskaldunduko dituen hezkuntza sistema bati begira. Euskalgintzak murgiltzea eskatu du urteetan, baina hori baztertua gelditu zen jada irailean. ┬źEuskararen inguruan artikulatutako eredu eleaniztuna┬╗ proposatzen du lege proiektuak, eta, atzo, Jokin Bildarratz sailburuak argi esan zuen egungo ereduei eutsiko zaiela; are gehiago, familiek aukera izango dutela ikasleek zein eredutan ikasi nahi duten erabakitzeko.

Datuek argi erakusten dute 1993ko legeak ez duela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleen euskalduntzea bermatzen; eta, ereduen sistema gainditu ezean, nekez bermatuko du halakorik aurrerantzean ere. Are gehiago, DBHko ikasleen irteera profila B2 izango dela zehazten du legeak, baina ez du horretarako neurri zehatzik proposatzen, ez eta euskara irakas-hizkuntza nagusi izango denik esaten ere. Bestalde, Kontseiluak nabarmendu duenez, badago aldaketa esanguratsu bat testuan: lehen ezagutza bermatzea jartzen zuen tokian, sustatzea jartzen du orain. Eta euskaraz dakien edonork erraz ikus dezake alde handia dagoela bermatzearen eta sustatzearen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.