Hizpideak

Bilera garestia Vienan

Iker Aranburu.
2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Inoizko bilerarik okerrena» izan dela esanez atera zen atzo Ali Naimi Saudi Arabiako ordezkaria LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundearen bilkuratik, Vienan. Okerrena harentzat, behingoz Saudi Arabiak ezin izan zielako bere nahia inposatu beste herrialde ekoizleei. Naimik petrolio ekoizpenaren kuota bi milioi upel handitzeko eskatu zuen, hein handi batean, Mendebaldeak hala egiteko erregutu ziolako. Baina aurrez aurre aurkitu zituen Mendebaldearekin gehien etsaituta dauden herrialdeak, Iran, Venezuela eta Ekuador buru zituztela. Arrazoi politikoengatik eskatutako igoera, azkenean, arrazoi politikoek oztopatu zuten, nahiz eta egia den petrolio are garestiagoa nahi dutenek urre beltzarekiko menpekotasun handia dutela fakturarik txikiena ere pagatzeko.

Eta borroka eta lehia estrategikoen erdian harrapatuta, LPEEren bileraren bigarren galtzaileak herritar arruntak dira, eta garraiolariak, arrantzaleak, enpresak... Azken finean, petrolioa haiek pagatzen dutelako. Atzoko bileraren ondoren, upela bi dolar garestiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.