Hizpideak

Egun batez

Pello Urzelai.
2011ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Aberri Eguna talaia aproposa da aurrera begiratzeko eta etorkizuna irudikatzeko. Helburu edo amets. Urterik urte talaia hori tokiz aldatzen da, eta ikuspegi ezberdina eskaintzen du, urte batetik bestera gauzak aldatzen direlako, baita egoera politikoan ere. Abertzaleek itxaropenez begiratu ahal diote etorkizunari, batik bat urte batean egindako urratsak kontuan hartuta. Elkarren arteko armonia berreskuratu ez badute ere, elkarlanaren bidea gero eta irekiagoa antzeman dezakete, eta egoera aldatzeko ahalmena biderkatuta. Aberri Eguneko ekitaldietan bestelakorik islatu arren. Aberri Eguneko talaiatik oztopoak ere ageri dira, geroari begiratzeko orduan. Horien artean, maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko mugak. Argitzeko dago norainokoa izango den debekua, ea Bildu hauteskundeetatik kanporatzeraino iritsiko ote diren. Laino ilun horiek desagertzea lortzen denean, etorkizunaren benetako aurpegi itxaropentsua nabaritu ahal izango da. Egun batez, aurrera alderdikeriarik gabe begiratzeak ez dio inori kalterik egingo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.