mikel p ansa
HIZPIDEAK

Erabaki handi, eragin... txiki?

2023ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Klima aldaketaren kontrako legediari stop esan nahi zioten Europako eskuinak eta eskuin muturrak. Aski dela. Ez egiteko hainbeste lege natura babesteko. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ere berriki esana du ingurumena babesteko legediak geldialdi bat behar lukeela. Hala ere, natura leheneratzeko legea onartu egin du Europako Parlamentuak.

Azkeneko hilabeteetan borroka gogorrean aritu dira alderdiak eta lobbyak. Legearen alde, batez ere ezkertiarrak, ekologistak eta liberalen batzuk. Baita ekonomia berde delako horren alde posizionatu diren multinazional asko ere—Ikea, Nestle, Iberdrola, H&M, Coca-Cola...—, harrigarria badirudi ere. Kontra, Europako eskuin osoa, epelenetik muturrenekora; eta horiekin batera, abeltzain-nekazari, arrantzale eta basozale handi eta handixkoen lobbyak. Legea ehortzi behar zutela ematen zuen, oztopatu eta trabatu dute ahal izan duten guztia; baina aurrera egin du. Kontua da, bidean, mehartu egin dela lege hori, eta orain estatuetako gobernuen esku geldituko dela legea ezartzeko planak egiteko eta plan horiek doitzeko aukera. Bi urte baino gehiago beharko dituzte zerbait zehatza onartzeko. Emaitza? Ekologismoak bataila bat irabazi du: ingurumen legeak beharrezkoak direla adierazi du. Baina estatu bakoitzak erabakiko du zein erritmotan eta noraino leheneratu natura. Eta hori egin zezaketen legerik gabe ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.