Hizpideak

Eskubide zibilak ate-joka

Pello Urzelai.
2011ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Sei hilabetez sasian izan ondoren, Aurore Martin Batasuneko kideak iragarri du itzuliko dela bizitza publikora. Ihesa jardun politikoan jarraitzeko modu bat izan zen, euroagindua jardun politikoaren kontrako erasoa zela argi uzteko. Euroagindu hori eskubide zibil eta politikoen kontrako erasotzat hartu du gizarte sail zabal batek, Martinen kasuaren inguruan eta Segiko gazteen inguruan sortutako elkartasun olatuak erakutsi duenez. Azken sei hilabeteotan, eskubide zibil eta politikoen aldeko engaiamendua bizkortu egin da. Elkartasunari egoera politikoaren bilakaera gehitu behar zaio. Ezker abertzalearen apustuari lotuta, ETAk konponbiderako norabidean eginiko urratsak parametro berriak ezarri ditu. Bilduk legezko bidea topatu izanak areagotu egin du eskubide zibil eta politikoak bermatzeko premia. Aukera ezin hobea dago horretarako, baita konponbidearen atal politikoan sakontzeko ere. Osagai horiek guztiak azaleratuko dira hilaren 18rako Miarritzen antolatutako ekitaldian, eskubide zibil eta politikoen defentsan mugarri izan nahi duen ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.