Hizpideak

Ez kerik, ez zigarrokinik

Xabin Makazaga.
2011ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Tabakoaren legeak erretzaile aktibo eta pasiboengan izango duen eragina ikusgai dago. Baina ostalariak beldur dira, lege berriak bezeroak uxatuko ote dizkien. Bezero erretzaileak, jakina.

Aldaketari beldurra geneetan txertatuta darama giza espezieak; baina egoera berrietara egokitzeko gaitasunak bereizi izan ditu beti aurrera egin dutenak eta bidean geratu direnak. Apokaliptiko jarrita, parrandari hil kanpaiak jotzen ere hasi zaizkio zenbait. Lehen egunetan, baina, halakorik ez da sumatu. Aitzitik, kerik gabeko gunea berreskuratu duen espeziea, ez erretzaileena, zorioneko agertu da. Espezie erretzaileak, behingoagatik, jarrera eredugarria izan baitu. Ez kerik, ez zigarrokin salataririk lurrean. Ez da gutxi, kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzak otsaila amaiera arte-edo ezin izango duela zigorrik ezarri, horretarako propio araudia onartu eta indarrean sartu arte.

Ostalari asko portatu egin dira, gainera. Tabernen kanpoaldean berogailuak jarri, eta tapakiak ere banatu dituzte. Galtzeko arriskuan dagoen espeziea, erretzaileena, babesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.