gurutze izagirre intxauspe
Hizpideak

Jarrera eraikitzailea

2012ko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iheslarien Kolektiboak herritarren esku hartzea eskatu du «blokeo egoera» gainditzeko. Eskatu bakarrik ez, eman ere egin du: urrats «ausartagoak» egiteko prest agertu da, Aieteko bigarren puntuak dioen bezala, «estatuekin adostuta, eta aldebakartasunetik». Bakerako konpromisoa berretsi dute.

Ildo beretik egin dute Bake Bidean elkartearen izenean Iparraldeko alderdi politiko nagusien eta gizarte erakundeen ordezkariek. Aurore Martin aske uzteko eskatu eta Frantziari bake prozesuan «behingoz» engaiatzeko eskatu diote. Martine espetxeratzeak Iparraldean sortu duen «emozioen gainetik» bakearen eta elkarrizketaren alde lanean segitzeko erabaki sendoa berretsi dute, eta gizarteari eskatu diote «probokazioan» ez erortzeko, «helburu bakarra bake iraunkorraren eraikuntza trabatzea baita».

Ezin ukatuko da behintzat Aietek markatutako bide orria alde batetik zurrun errespetatzen ari direla, zailtasunak zailtasun, heldutasunez, eta jarrera eraikitzailearekin, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.