Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Migratzaileen berrogeialdia

2020ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Europa geldirik dago, baina Mediterraneoa ez: migratzaileek noraezean segitzen dute, olatuen gainean, egun bat joan eta beste bat etorri. Erreskate ontzi gehienak portuetan daude, baina badabil bat edo beste oraindik zereginotan. Sea Eye gobernuz kanpoko erakundearen ontziak 150 migratzaile zeuzkan atzo Italian ezin lurreratu, hango agintarien arabera, portuak itxi egin behar izan dituzte eta, seguruak ez direlako.

Italiako Gobernuak portu itxien politika bideratu zuen 2018ko ekainetik 2019ko abuztura, Matteo Salvini ultraeskuindarrak gidatuta. Haren gobernuak porrot egin ostean etorritakoak, berriz, akordioa egin zuen Frantzia, Alemania eta Maltarekin, hara iristen zirenak herri horien artean har zitzaten. Oraingo egoera, ordea, aitzakia ona da atzera egiteko.

Afrika iparraldetik, baina, jendeak ihes egiten jarraitzen du, helburua bereziki ez baita gaixotuta dagoen Europara iristea, ihes egitea baizik, Libiako milizietatik eta esklabotzatik; gerretatik eta gosetetik.

Portu seguruak? Seguruak, migratzaileak konfinatzen dituzten kontzentrazio eremuak? Uretan hiltzen utziko dituzte, edo deuseztatze eremuetan. COVID-19a baino askoz lehenagotik dago-eta kontinentea gizagabetasunaren birusak jota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.