martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Trenak galtzada estali?

2023ko apirilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zoritxarraren patua dauka gure herrian abiadura handiko trenak, batzuetan zoriak hala nahi izan duelako, gehienetan kudeatzaileen okerreko jardueragatik. Etengabeko atzerapenez gain —aurki emango digute iritsieraren 20. data—, erromatarren garaiko galtzada gurutzatu zaio orain trenari, Araban, Jundiz inguruan. Edo alderantziz da? Alegia, trena gurutzatu zaio galtzadari. Eta galtzada gutxi balitz, Neolitiko garaiko herri baten aztarnak ere topatu dituzte trenak igaro behar duen lur eremuetan. Nonbait, ez dago Neolitiko garaiko aztarna asko Araban.

Traba omen dira aztarna horiek trenaren lanetan eta, argitaratu denez, estali egingo dituzte azterketa arkeologiko batzuk egin eta hainbat datu bildu ondoren. Ondarea zaintzea Arabako Aldundiaren ardura denez, erakunde horrek ahalegin handia egin beharko luke aztarnak estal ez ditzaten, herrialdeko historia oso modu zakarrean galtzea litzatekeelako.

Ingeniaritzak horrenbeste aurreratu duen garaiotan ez dago beste modurik trenaren lanak egiteko, aztarnak estali gabe? Estaltzea da irtenbide bakarra? Edo errazena da? Eta lekuz aldatzea?

Horixe bera egin zuen UPNk Iruñeko Gazteluko plazan lur azpiko aparkalekua egiteko lanetan topatutako erromatarren garaiko aztarnekin: dena estali.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.