Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Jainkoaren zera

2012ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Unibertsoa ulertzen lagunduko digun aurkikundea. Masaren sorrera argitzen duen azalpena. Natura ulertzeko mugarria.Mundua mundu denetik, bosoia omen «nondik gatoz?» galderari erantzun zientifikoena eman dion partikula.

Batzuek Jainkoaren partikula deitzen diote. Espresioa ez da xaloa. Balirudike esaten dutela: bedi, bosoia izango da munduaren iturri eta mugarri, baina bosoiaren sortzaile, Jainkoa. Fisika baino haratago, izaera fisikorik gabeko izaki bat. Txikitan laster asko irakatsi ziguten Jainkoak ez daukala masarik. Galdetzen zigutenean Jaungoikoak ba al duen guk bezala gorputzaren figurarik, guk Asteteren doktrinako erantzuna ematen genuen:«Ez, jauna: Jaungoikoa den partetik, ez du gorputzaren figurarik, zergatik da Espiritu purua».

Baina espiritu puruek ez baitute masarik eta fisikak ere ez haien eremuko konpetentziarik, fisikaren aurkikunde guztiek Jainkoaren zera izango dute beti itzal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.